Uztariztar guziei banatzen dugun programa hemen ikusgai
Herriko finantzak berriz zuzentzera eta ekipamendu egituratzaileak gauzatzera bideratutako bi agintaldiren ondotik, Piero Rouget buru duen Uztaritze Bai herritar zerrendak bere proiektua aurkezten du 2026ko martxoko herriko eta herriarteko-hauteskundeetarako. Elkarrekin eraikitako proiektua da, lurraldearen errealitateetan errotua, eta bilana sendo batean oinarritzen dena, Uztaritzerentzat garapen ziklo berri, orekatu, solidario eta iraunkor bati ekiteko.
Uztaritze Bai 2014an arduretara heldu zenean, herriko diru egoera kezkagarria zen. Bi kargualdien buruan, kudeaketa zorrotzari eta herriko zerbitzuekin egindako lan estuari esker, finantzak iraunkorki sanotuak izan dira. Ibilbide horrek ahalbidetu du zorpetzearen murriztea, autofinantzaketa gaitasun positiboa berreskuratzea, eta, batez ere, herriari berriz ekiteko ahalmena ematea.
Oinarri sendo horien gainean eraiki da 2026–2032ko proiektua: programa anbiziotsua, zehatza eta errealista, egindako lanetik, tokiko eragileekin izandako elkarrizketetatik eta biztanleek adierazitako itxaropenetatik abiatua.
